KORRONTZI, musika tradizionala garaikidearekin uztartzen dituen talde ezagunak, “Korrontzi Dantzan” proiektua gala ikusgarria batean aurkezten du, bertan Euskal Herri osoko hainbat dantza talde oholtza gainean jartzen dituelarik. Izen bereko bere azken lana kaleratu ostean eta proiektu honekin Portugal, Madril edo Kataluniaz gain, Euskal Herriko geografia osoa ere bisitatu ondoren, orain, egindako lana Baluarteko Gala berezi honetarako espreski prestatua den ikuskizunean erakusten dute. Horretarako, dantzari desberdinek koreografo ospetsuenek (Jon Maya, Edu Muruamendiaraz, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Eneko Gil, Oinkari…) sortutako dantza ikusgarriak dantzatuko dituzte.
Azken urteetako lanaren laburpen bat da, non eszenatoki berean 300 dantzari baino gehiago musika bakar baten ildoan dantzatuko diren, KORRONTZIren musikarekin hain zuzen ere.