Marius Petiparen ballet klasikoaren bertsio kubatarra 1988an estreinatu ondoren, kritikak esan zuen: “Kubako Ballet Nazionalak dantzaren historiako Quijote ederrenetariko bat lortu du”. Izan ere, Kubako Ballet Nazionala mundu osoan ezaguna da errepertorio tradicional, erreomantiko eta klasikoaren obra nagusien gainean egiten dituen bertsio koreografiko entzutetsuengatik. Bertsio hauek, ia denak Alicia Alonsok jatorrizko elementu koreografikoen oinarriaren gaiean sortuak, kritika, balletaren dantzari nahiz mundu osoko publikoaren goraipamena lortu dute. Konpainiak Baluarten eskainiko duen Don Quijote-ren bertsioa goraipatuenetariko bat da. El País egunkariaren kritikaren esanetan: “Alicia Alonso-k eta bere laguntzaileek klasiko errusiarrari ‘hautsa kendu’ baina askoz gehiago egin dute: izenburuaz jabetu dira eta, Petipa maisuari dagokion ohorea emanez, ballet zahar honi beti faltan izan zituen drama eta estilo batasuna eman diote”. Kubako balletak Baluartera egiten duen bigarren bisita hau, dantza klasikoarekin hitzordu aparta izango da berriz ere.
Koreografia: Alicia Alonso (zuzendaritza artistiko-koreografikoa), Marta García eta María Elena Llorente (Marius Petipa-ren jatorrizko obraren eta Alexander Gorski-ren bertsioaren gainean)
Musika: Ludwig Minkus
Libretoa eta diseinuak: Salvador Fernández
* IRAUPENA: I. Atala: 45’ —atsed.— II. Atala: 30’ —atsed.— III. Atala: 30’