Susan Aho eta Johanna Virtanen 2008an hasi ziren duo moduan Kuunkuiskaajaten, eta 2010ean Finlandia ordezkatu zuten Eurovisionen, Oslon, Työlki ellää abestia defendatuz. Finlandiako antzinako musikaren eta ijito musikaren eragin handiko abesti bat, abeslariek eurek esan bezala, eta, gainera, abestiaren zati bat Kareliako dialekto batean abesten dute, Finlandiako ekialdean eta Errusiako eskualde batzuetan, Leningradoko Óblasten, esaterako, eta Kareliako Errepublikan hitz egiten den hizkuntza batean.
Taldearen musikak zapore etniko handia du. Folk finlandiarraren, dantzatzeko antzinako musikaren eta gypsy musikaren arteko nahasketa da. Euren musikak emozio zirraragarriak eragiten ditu eta emanaldiak freskoak, energiaz beterikoak eta harrigarriak izaten dira hasieratik.
Susanek 36 urte ditu eta 13 urterekin hasi zen eskusoinua jotzen. Musika master bat lortu du Sibelius Academy Folk Musicen, eta, musikari profesionala izateaz gain, txotxongiloak ere maneiatzen ditu. Egun, nazioartean ospetsua den Sampo txotxongilo-antzerkian egiten du lan. Johannak 33 urte ditu eta bere ikasketak Central Ostrobothnian Conservatoryn hasi zituen, Kokkolan. Herri musika ikasketekin jarraitzen du eta musikalki Sibelius Academyn ari da perfekzionatzen; bere asmoa musika maisu gradua eskuratzea da.
Elkar aspaldi ezagutzen bazuten ere, Sibelius Academytik, 2008an erabaki zuten duoa sortzeko elkartzea, nahiz eta egonak ziren elkarrekin Värttinä folk talde finlandiarrean, 30 herrialdetan baino gehiagotan emanda kontzertuak, besteak beste, Espainian.