Mundu Berriaren garaian Fernando Rojasek idatzia, lehenengo elaberri europarra da La Celestina eta Cervantes aurreko lan klasikorik handienatzat hartzen da gaur egun. 1499an kaleratu zen lehenengo aldiz, modu anonimo batean gainera. Calixtoren istorioa kontatzen digu. Calixto, Melibea zerbitzari gaztea limurtzeko, Celestina agurea kontratatzen du bitartekari lanak egin ditzan. Hain zuzen, Celestinak duen izaera indartsuan datza obra honen meritua. Bere indar eta jakituria lotsagabeari esker, eszena goitik behera menperatzen du. Orain, Nuria Espert, espainiako emakumezko antzezlari nagusia, eta egun zuzendari eszeniko onena den Robert Lepageren esku heltzen da BALUARTEra La Celestina.