Umore-zentzua Gerra Zibilak banandu zituen bi Espainien arteko distantzia gainditzeko giltza bezala. Hau da José Luis Alonso de Santosen La cena de los generales obraren oinarrizko gozagarria. Miguel Narrosek zuzentzen duen antzezlan honek Sancho Gracia, Juanjo Cucalón eta Ana Goya nafarra buru ditu. 1939an espainiar Gerrate Zibila amaitu zen egun berean girotuta dago obra, Frankok Madrilgo Palace Hotelean bere jeneralak afari batekin omendu nahi dituenean. Arazoa da sukaldaririk ez dagoela, Errepublika babesteagatik guztiak preso sartu dituztelako. Irtenbide bakarra egun batez kartzelatik ateratzea da, baina ondorioz alderdi nazionaleko zerbitzariekin berriz topatuko dira. Testuinguru honetan, ironiaz eta begi-keinu historikoz betetako egoera tragikomikoak jazotzen dira, bertan elkarrekin bizi eta ulertzera behartuta dauden bi alderdiak adiskidetzera eramanez, sutegi artean behintzat.
Aktoreak: Sancho Gracia, Juanjo Cucalón, Ana Goya, Lorenzo Area, Antonio Escribano, Jesús Prieto, Emilio Gómez, Víctor Manuel Dogar, César Oliver, Luis Muñiz, Adolfo de Grande, Candela Arroyo, Juan de Mata, Lucía Bravo, Virginia Mateo, Luis Garbayo, Borja Luna eta Tomás Calleja
Egilea: José Luis Alonso de Santos
Zuzendaria: Miguel Narros
* Iraupena: 2 ordu eta 20 minutu (atsedenaldirik gabe)