Abenduan eta urtarrilan opera denboraldiaren baitan eskeintzen dituen ikuskizunen ondoren, Bartzelonako Gran Teatre del Liceuk bere produkzio berri batekin biran irteten den lehen aldia da hau. Hala, Baluarteko publikoak Liceoan eskeiniko den produkzio bera ikusteko aukera izanen du, aktore ezberdinekin. La Cenerentola, Rossini emankor eta goiztiarraren opera xelebrea, Errauskineren ipuinan oinarritzen da eta Sevillako bizargina baino urte bat beranduago idatzi zen, bere autoreak 25 urte zituenean. Bartzelonar koliseoa, Galeseko Opera Nazionala, Houstoneko Opera eta Ginebrako Opera Handiaren koprodukzio bat da. Gran Teatre del Liceuko Akademiaren Orkestra eta Gran Teatre del Liceu/Intermezzo Koruarekin batera, paper nagusiak Mariana Pizzolato sopranoak, Robert Poulton baxuak eta Jose Manuel Zapata tenoreak interpretatzen dituzte, Alvaro Albiachen musika-zuzendaritzapean. La Cenerentolaren proposamen berri hau Joan Fontek sinatzen du, Els Comediantseko zuzendaria.
Gran Teatre del Liceuko produkzio berria.
Musika zuzendaritza: Álvaro Albiach
Eszena zuzendaritza: Joan Font (Comediants)
Abeslariak:
José Manuel Zapata, Mariana Pizzolato, Robert Poulton, David Menéndez, Itxaso Mentxaka, Cristina Obregón eta Simón Orfila.
*Gayarre Elkartea Operaren Lagunak-en laguntzarekin landutako egitaraua