Federico Moreno Torroba, Pablo Sorozábalekin batera, XX. mendeko azken zarzuela konpositore handietakoa da. 1932an Luisa Fernandarekin izan zuen arrakasta handiaren ostean, bi urte beranduago La Chulapona aurkeztu zuen. Zarzuela madrildar honekin Espainiako musika munduan bere tokia finkatzea lortu zuen, eta Gerardo Malla eszena zuzendariaren eskutik berriz emate zoriontsua izan zuen La Zarzuelako Antzoki Nazionalean. Produkzio hau, hain zuzen, izango da denboraldi honetan Baluarten aurkeztuko dena. Muntai ikusgarri eta liluragarri hau gainera, bizitasun eta kolorez beterik dagoena, eta abesbatzak zein orkestrak partaidetza garrantzitsua dutena, indartu egiten dute Gerardo Trottiren eszenografiak eta Goyo Monteroren koreografiak. Pablo Sarasate Orkestraz gain, Carlos Etxeberriak zuzentzen duen Nafarroako Koru Lirikoaren partaidetzak Chulapona honetaz ikuskizun berezia egiten du.