La fuerza del destino, Mecano taldea omentzen duen musikala, Baluartera dator nazio-biraren baitan. Ikuskizunean 80ko eta 90eko hamarkadetako talderik ospetsuenetako bat izandakoaren abesti ospetsuenetariko asko entzun ahalko dira, metroan egindako bidaia baten ildotik: Hoy no me puedo levantar, Cruz de navajas, 7 de septiembre, Una rosa, Mujer contra mujer… Hansel Cerezak (La Fura dels Baus-en fundatzaileetako bat) sortutako eszenaratze honek dantza, interpretazioa eta zuzeneko musika bateratzen ditu. Popa, rocka, saltsa, jazza, soula nahiz flamenkoa, guztia ere bost musikari handiren eskutik. Osotara taula-gainean 20 artista baino gehiago egonen dira, musikari, dantzari eta abeslarien artean. Adin orotako ikusleei zuzendua dagoen formatu handiko ikuskizun honek Mecano taldearen funtsa berreskuratzen du.
Dantzariak: David Escudero, Susana Lara, Tamara Moyo, Irene Bayó, Josete Rivas, Elisa Díaz, Víctor Pans, Edu Morlans
Cover-ak: Sergio Pérez, Sandra Bermejo, Álvaro Cuenca, Patxi Loperena
Musikariak: Alexander Pantchenko (zuzendaritza musikala eta teklatuak), Iván del Castillo (tronpeta eta perkusioa), Goiko Martínez (bateria), Pepe Curioni (baxua), Francois Le Goffic (gitarra)
Abeslariak: Mapi Molina, Ángel Muñiz, Edu Morlans
Musika eta letra: José María Cano eta Nacho Cano
Zuzendaritza artistikoa: Mapi Molina, Pedro Casas
Eszena-zuzendaritza: Hansel Cereza
Musika-zuzendaritza: Alexander Pantchenko
Koreografia: Alberto Escobar
Argiztapen diseinua: Lluís Martí, Guillermo Díaz
Soinu diseinua: Rafael Segura
Jantziak: Rocío González
* IRAUPENA: 2 ORDU ETA 10 MINUTU (atsedenaldia 15 min.)