La Oreja de Van Gogh, azken urteotako espainiar pop talde garrantzitsuenetarikoa, abeslari eta diska berriarekin itzultzen da eszenatokietara. Egun Leire Martinez da donostiar taldearen ahotsa eta boskotearen estudioko bosgarren lanak A las cinco en el Astoria du izenburu. Aurreko lanetako bizitasun, freskotasun eta ilusioa diska berrian ere islatzen da. Lan berriaren lehen singlea El último vals da, Martin Scorseseren filmean iradokitako maitasun istorioa; iragan irailean salgai jarri zenetik salmentetan eta Interneteko jaitsieretan lehen postuak lortu ditu. A las cinco en el Astoria lanak 14 abestik osatzen dute, La Oreja de Van Gogh taldearen aro berriaren lehen urratsa. Bere musika karreran munduan zehar 6,2 milioi diska saldu dituen talde honek sari garrantzitsuak eskuratu ditu: Latindar Grammy-a, Amigo, Ondas, MTV eta Musikaren Sariak, eta Espainiako nahiz Amerika, Europa eta Asiako hamaika estatutan kontzertuak eskaini ditu.
Leire Martínez, Ahotsa
Pablo Benegas, Gitarra
Xabi San Martín, Teklatu eta programazioak
Álvaro Fuentes, Baxua
Haritz Garde, Bateria
Iraupena: Ordu 1 eta 45'