¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Eliz-musika
15 martxoa, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

La Pasión según San Mateo

J.S. Bach. Kontzertua Windsbach-eko Haur Kantariek eskeiniko dute

Bach-en obra ospetsuena eta interpretatuena da, baita luzeena eta esanguratsuena ere, mendebaldeko musikaren obra nagusien aparteko taldean dagoen pieza. Leipzigen 1727 urtean estreinatuta, obrak Mateo ebanjelistaren testua kontalari baten bidez jarraitzen du, obran agertzen diren pertsonaiek (Jesus, Judas, Pilatos...) beren ariak interpretatzen dituzten bitartean. Orkestra nahiz korua bitan banatzen dira, eragin handiko efektu estereofonikoa sortuz publikoarentzat ezagunak diren parte koral eta instrumentaletan. Bach-en garaian emakumeek ez zuten elizetako koruetan abesten, soilik haurrak eta falsetistak erabiltzen ziren. Windsbacheko Haur Kantarien Koruak Baluarten eskeiniko duen kontzertuan berezitasun nabaria da hau. Emankizuna Deutsche Kammervirtuosen izenaz ezagutzen den Berlingo Sinfonikaren birtuoso talde baten laguntzarekin eskeiniko dute. 1946 urtean sortu zen Windsbacheko Haur Kantarien Koru alemaniarra, eliz errepertorioaren interpretazioan talde hoberenen artean dago.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.