¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Dantza
21 maiatza, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Les Grands Ballets Canadiens

'Leoncio eta Lena'

Probokatu, komunikatu eta atsegin. Hori da Les Grands Ballets Canadiens-eko dantzariek egiten dutena. Baluarten 2006ko udaberrian konpainia hau emanaldi gogoangarri batean ikusteko parada izan genuen eta gure eszenatokian bueltan izatea albiste bikaina da. Leoncio eta Lena europear dantzan famatuenen artean dagoen Christian Spuck-en maisu-lana da. Koreografia hau eratzeko lehengaia Georg Büchner-ek 1838 urtean izenburu berdinarekin sinatutako komedian aurkitu zuen. Spuck-ek umore eta fantasiaz betetako balleta eratu du, beste batzuen artean Johann Strauss eta Leo Delibes-en musikarekin ehunduta eta kanadar konpainiak maisutasunez interpretatuta. Koreografia hau Alemanian estreinatu zuten 2008an eta Les Grands Ballets Canadiens konpainiak denboraldi honetan bere errepertorioan gehitu du. Baluarten beren aurreko saioaren ondoren plazaratutako kritiketan idatzita dagoen bezala, hitzordu hau “ballet garaikidearen maitaleentzat arratsalde garrantzitsua” eta “benetako festa” izanen da.


Koreografia: Christian Spuck
Jatorrizko musika: Martin Donner
L. Delibes, A. Ponchielli, Alfred Schnittke eta Johann Strauss-en atalekin
Eszenografia eta jantziak: Emma Ryott

* Iraupena: I. Atala: 41 minutu –atsedenaldia– II. Atala: 41 minutu

BIDEOA IKUSI

 

INFORMAZIO GEHIAGO
ESKU-PROGRAMA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.