Mendekotasuna eragiten dute. Eta frogatzen duenak, gehiago nahi izaten du. Umore adimentsu, bakarra eta zoragarriaren jabeak diren argentinarrak gure eszenatokira bueltatzen dira. Les Luthiers taldearen ¡Chist! Ikuskizuna oholtza gainean 49 urtez eskainitako obra entzutetsuenen eta dibertigarrienen hautaketa da. Ikuskizun honen hari nagusia La Comisión izeneko antzezlana da; himno nazionala beren interesen arabera aldatu nahi duten bi politikari ustelen gorabeherak kontatzen dituen lana, alegia. Les Luthiersen obrarik onenen antologia hau beste zenbait lanekin osatzen da: La Bella y Graciosa Moza Marchose a Lavar la Ropa, Educación Sexual Moderna, el Rap Los Jóvenes de Hoy en Día, Manuel Darío, El Bolero de los Celos eta La hija de Escipión, guztiak ere beste ikuskizun batzuetatik ateratakoak, esaterako, Bromato de armonio, Unen Canto con Humor edo Por Humor al Arte. Antologia honek garbi uzten du indarrean jarraitzen duela haren umore dibertigarriak, eta umore horren ezaugarri nagusia sormena, buru-argitasuna eta ironia direla.
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 50 MINUTU (atsedenaldirik gabe)