Les Luthiers boskotearen azken ikuskizunaren ardatza psikoanalista baten (Marcos Mundstock) eta bere pazientearen (Daniel Rabinovich) arteko elkarrizketa barregarritik aurrera eratu eta sortutako emanaldien-segida da. El cruzado, el arcángel y la harpía (Erdi-aroko opereta), Las bodas del Rey Pólipo (ezkontza-aurreko martxa) edo El flautista y las ratas (orratorio) bere baitan hartzen dituen hamar obra berritan banatuta, bere protagonistek azaltzen dutenez, seguruenik Lutherapia taldearen historiaren ikuskizun onena da. Umorea eta originaltasun asko, Les Luthiers taldeko kideek beren ikuskizunetarako asmatzen dituzten instrumentu berrietan ere hauteman daitekeena. Gaur egungo horrenbeste umore zakar eta irrigarriren artean, publikoa entretenitzeko taldeak duen modu dotorea, zorrotza, zuhurra eta aldi berean zinikoa… denboraldi guztietan derrigorrezkoa izan beharko litzateke.
* Iraupena: Ordu bat eta 50 minutu (atsedenaldirik gabe)