Argentinako talde zaharrak ez dio bere publikoari humore inteligentea soilik oparitzen. Emanaldi bakoitzean, boskoteak bere antzezki ahalmenak agerian jartzen ditu, bere gagak apaintzen dituzten ahots konbinazio ezberdinak edota saio bakoitzeko musika ezberdinekin. Osagai guzti hauek, boskoteak duen barre egiteko formula proposamen dibertigarri eta bikainean bihurtu dute. Nahasketarekin, kontraesanarekin, parodiarekin eta adimenarekin jokatzen duen umorean datza. Beren saioak zaharkituak gelditzen ez direla jakinik, Iruñera itzultzean, Las Obras de Ayer jartzen dute eszenatokian, beren pieza onenen selekzioaz osaturiko ikuskizuna. “El sendedro de Warren Sánchez” edo “Unen canto con humor” eta “Todo por que rían” bezalako ikuskizunak berri bezain klasikoak dira, zehaztasun eta ingeniotasunez bihurtuak, gaztelaniaz mintzatutako lehenengo umore erreferentea bihurtu dutelarik.