2004 urteko otsailan Baluarten kontzertu ahaztezina eskaini zuen Londreseko orkestra handia, oraingoan Brahms-en musikan oinarritutako egitarau berriarekin helduko da lehenengo atalean. Zehazki, piano eta orkestrarako 1.go Kontzertua eskainiko du Johnathan Biss-en eskutik, Cleveland-eko orkestra eta Lorin Maazel-ekin debuta egin zuen artista, eta azkeneko urteotan bere karreraren puntu gorenean dabilena. Kontzertuaren bigarren atalean, London Philharmonic Orchestrak Richard Strauss-en Till Eulenspiegel eta Igor Stravinski-ren El pájaro de Fuego (1919) obrak interpretatuko ditu. Kontzertuaren zuzendaritza Marin Alsop amerikarrak eramango du. Alsop legendan sartu da Amerikako orkestra handienetariko baten zuzendari titularra izendatzen duten lehen emakumea izateagatik, Baltimor-ekoa hain zuzen ere. London Philharmonica-rekin Brahms-en sinfonia osoak Naxosentzat grabatu zituen.
EGITARAUA
I. Atala
Johannes Brahms (1833-1897)
Concierto nº1 para piano y orquesta nº1 en re menor op.15 45'
Maestoso
Adagio
Allegro ma non troppo
Piano: Jonathan Biss
II. Atala
Richard Strauss (1864-1949)
Till Eulenspiegel, poema sinfónico, Op. 28 16'
Igor Stravinski (1882-1971)
Suite El pájaro de Fuego (1919) 22'
Introducción: Pájaro de Fuego y su danza
Ronda de las princesas
Danza Infernal de Kastchei
Canción de cuna
Finale