Los Escarabajos taldeak kontzertu esklusiboa eskainiko du Baluarten Que nadie sabe ni espera bere disko berria aurkeztuz. Disko-isilun urte askoren ondoren, Los Escarabajos taldeak jarduerari berriz ekiten dio kontzertu akustiko ezberdinak eskainiz. Emanaldi hauen emaitza bezala, musika-taldea kanta berriak konposatzera eta bere kontzertu elektrikoei berriro ekitera eraman dute. Harresiaren Aretoak Escarabajos taldearen Rock-estiloa hartuko du, Poparekin eta bihotzera iristen diren letrekin nahasita. Emanaldia bertako talde bikain honen aro berriaren hasiera izango da.
Emanaldi hau Baluartek iragan otsailan abian jarritako Abre la Muralla zikloaren laugarren eta azken hitzordua izango da. Kontzertua mugatutako entzule kopuru baten aurrean interpretatuko da, gertuko emanaldi apartan bilakatuz. Ate-irekitzea arratsaldeko 20.00etan izango da eta kontzertua 20.30ean hasiko da. Emanaldia hasi aurretik, eta taldeko kideekin minutu batzuk partekatzen duten bitartean, Bodegas Aroak ardo bat hartzera gonbidatuko du Abre la Muralla zikloko publikoa. Halaber, Baluarteko Kafeak aretoan ipiniko den barra zerbitzatuko du.
* Abre la Muralla zikloko kontzertuekin bat eginez, Alfredo Piedrafita eta Eneko García-ren argazki erakusketa berezia hartuko du Harresiaren Aretoak. Kontzertuen egun berean, 19.00etatik 20.30era bisita daiteke erakusketa eta sarrera librea da.