Alhama Teatro taldeak Los tres etcéteras del Gobernador obra aurkezten du Amateur Antzerki zikloari amaiera emanez, Napoleonen tropek Espainiako okupazioaren garaietan girotutako komedia. Simón de Larrouche Jauna, gizon landua, gonazale eta bizizalea, Gobernadore izendatu dute eta halako gisa La Fernandina herrixka bisitatzen du. Bertako alkateak ahalegin guztia egiten du bisitaria ahalik eta hobekien zaintzeko baina itzulpen gaizki-ulertu batek nahaste-borraste ikaragarria eragingo du.
Aktore-zerrenda: Antonio Martín, Araceli Sainz, Javier Fernández, Esther Pérez, Mariluz Sesma, Miguel Ayala, Manuel Izal, Mónica Garbayo, Álvaro Navarro
Zuzendaritza: Manuel Izal
Argiztapena eta Soinua: Sara Navarro
* Iraupena: 80 minutu