Lucía Gil abeslari, aktore eta telebista aurkezlea Baluarten kontzertua eskainiko du lehenengoz. 15 urte betetzear dagoen artista honek, karrera artistiko irmoa eta jarraitzaile-klub garrantzitsua du haren atzetik. Soilik zazpi urterekin telebistan bere ibilbidea hasi zuenetik, Lucía Gil-ek sari ugari lortu ditu, hainbat disko eta soinu banden grabaketan hartu du parte eta kontzertu asko eskaini ditu. Telebistako programatan ohiko aurkezlea da, Gran Reserva bezalako telesailetan hartu du parte eta La gira telesailan Laura-ren papera interpretatzen du. Baluarten, bere errepertorioko abesti ezagunenak eskainiko ditu.