¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Txiki Programa
20 urria, larunbata 18:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Lunáticus Circus (euskaraz)

Teatro Paraíso

Neska-mutikoentzako Antzerkigintzako Europako Ferian (FETÉN 2016) eszenografia onenaren saria eskuratuta, Lunáticus Circus amesteko, barre egiteko, bidaiatzeko eta errealitatea eraldatzera jolasteko zirkua da. Zirku hauskor eta akastuna da, freskoa eta ausarta, bizitasunez betea eta ezusteko asko dituena. Istorio honetako protagonistak diren hiru eskaleek bizitzako abentura berri bati nola ekiten dioten eta beren ametsak nola bihurtzen dituzten egia ikusita gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
 
Eskasia handiko garaia da. Une zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janarik eta aterperik ez duten hiru eskale dira, beren pobreziatik ihes egiteko aukeraren baten bila noraezean eta alderrai dabiltzanak. Kasualitateak, zoriak edo, beharbada, patuak ekarriko du zirkuko karabana zahar bat aurkitzea, ezerezaren erdian utzita dagoena. Hiru galtzaile hauek, mesfidati hasiera batean, ohartuko dira dena errazagoa izan daitekeela indarrak batzen badituzte. Hartara, karabana ahantzia zirku ibiltari txiki bihurtuko dute eta, inozentzia eroaldi batean, zirkuko artista bihurtzera jolastuko dira, zirkuko saioak bat-batean eginez, gogoberotasun handiarekin baina gehiegi asmatu gabe.
 
 
Antzezleak: Mikel Ibáñez, Aitor de Quintana eta Oscar Álvarez
 
Zuzendariak: Ramón Molins, Tomás Fernández Alonso
Dramaturgia: Tomás Fernández Alonso, Ramón Molins
Eszenografiaren diseinua: Ikerne Gimenez
Jantziak: Marie-Helene Balau, Pilar López
Argien diseinua: Javier García, Asier Calahorro
Ekoizpena: Begonya Ferrer
Magia: Asier Kidam
 
 
IRAUPENA: 60 MINUTU

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.