2017ko Flamenco on Fire Jaialdia
23 abuztua, asteazkena
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
'Maestro'. Camarón-i omenaldia
Pedro 'El Granaíno' eta Duquende
Pedro Heredia ‘El Granaíno’ eta Duquende, Camaronen eskolako erreferentziarik garrantzitsuenetako bi gaur egun. Horrela, flamenkoko metalik dirdiratsuenak batu egin dira haien Maisu handia omentzeko, errespeturik sakonena eta mirespenik benazkoena oinarri harturik.
Beren ikuspegi eta estiloan oinarriturik, oihartzun urratuekin ekarriko dizkigute Genio de la Islaren lanik esanguratsuenak. Gainera, ikuskizunari balioa eta sinbolismoa erantsita, bi artista adierazgarri arituko dira lankidetzan: Guadiana, hau da, Camarónekin askotan agertokian aritutako cantaorea, eta Luis Monge, Maisuaren seme zaharrena.
Ahots handi horiek Paco Heredia, Antonio Luque Espejo eta Patrocinio Semearen gitarrak izanen dituzte bidelagun. ‘Los Mellis’ txalo jotzen eta koroak egiten arituko dira Camarónen kantu mitikoetan. Paco Vega eta Cristian de Moret omenaldiaren taupadak eta erritmoa izanen dira. Horra, beraz, maisuaren lanak ederki ezagutzen dituzten musikari bikainak, Camarónen omenez eta haren funtsa biziberritzeko. Finean, flamenkoari oparitu zizkion doinu gogoangarriak, haren ikasle fidelenen eskutik.
Pedro Heredia 'El Granaíno' eta Duquende
Lankidetza berezia: Guadiana