Maite Beaumont mezzosoprano nafarrak, Hamburgon finkatua, nazioarteko abeslari bezala karrera azkarra garatzen ari da. Gaztea bada ere, Maria Bayorekin alderatzen zaio eta Teresa Berganzaren ondorengotzat hartzen ari dute. Maitek pasa den Salzburgoko Festibalean izan zuen oihartzun handieneko momentua izan zuen, 2005eko udan, Mozarten Cosi fan Tutte operaren Dorabella pertsonaiaren interpretazioarekin. “Otra voz española toca el cielo” idatzi zuen ABCko kritikariak. Eta El Mundoko Ruben Amónek “Maite Beaumont, del anonimato a la cima de Mozart” izenburua jarri zion. Nazioarteko lehiaketa ugari irabazi ondoren, hauen artean 1998ko Julian Gayarreren ikasketa burtsa bat, hurrengo urtean Hamburgora joan zen. 2000 eta 2003 urteetan Hamburgoko Opera akademian ikasu zuen, ondoren alemaniar antzerki honen konpainian sartzeko. Pariseko Operan, Bruselaskoan eta Bartzelonakoan pertsonaia nagusiak abestu ditu. Denboraldi honetan Mozarten Idomeneo abestuko du Bartzelonan, Iruñara Baluarten aurkeztera etorri aurretik, non Lautten Compagney izeneko talde berlindarra ospetsuarekin lagunduta datorren. Programak Dolce mio ben diska dakar funtsean, talde honekin grabatua. Sondershausen gazteluko fitxategian, Turingian, XVIII. Mendeko konpositore italiarren opera kantata eta ariak aurkituak. Kritika itzelak jaso dituen diska eta zeinean Maite Beaumontek, protagonista absolutuak, dituen kualitate interpretatiboak agerian jartzeko aukera aparta duen.