¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Abre la Muralla zikloa
1 martxoa, ostirala 20:30etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Maite Itoiz

Musika klasikoa

Maite Itoiz soprano nafarrak Baluarteko Harresiaren Aretoko paregabeko alorrean kontzertua eskainiko du, emanaldian alemaniar hizkuntzako musikagile eta poeta handien errepertorioa interpretatuko duela: alemaniar lied sorta eder hontarako hautatutako batzuk dira Schubert, Berg, Clara & Robert Schumann, Fanny Hensel edo Mozart. Ahots eta pianorako espresuki idatzitako errepertorio honekin gozatzeko aukera ezin hobea izango da hau, Maite Itoiz-ek emanaldian Pedro José Rodríguez donostiar pianistaren laguntza izango duela, biek protagonismo berdinarekin.

Alemaniatik bira amaitu berri duen Maite Itoiz zuzenean helduko da Iruñeara Baluarteko Abre la Muralla zikloan parte hartzera. Nafarroako ekoizle eta musikagilea egungo operaren munduko izen entzutetsuenekin batera abestu du, besteak beste, Juan Diego Flórez, Anna María Kaufmann edo Daniella Barcellona, eta bera bira europear mapan zehar eraman dute, bereziki Erdialdeko Europako herrialdeak.

Emanaldi hau Baluartek eskaintzen duen Abre la Muralla ziklo berriaren hirugarren eta azken hitzordua izango da, Auditoriumeko Harresiaren Aretoan nafar musikaren izen handiak hartuko dituen zikloa. Hirugarren saio akustikoa Maite Itoiz-en eskutik helduko da; berak aukeratutako errepertorioa gehienez 150 entzuleren aurrean interpretatuko du, kontzertua gertuko emanaldi apartan bilakatuz. Ate-irekitzea arratsaldeko 20.00etan izango da eta kontzertua 20.30ean hasiko da. Emanaldia hasi aurretik, eta artistarekin minutu batzuk partekatzen duten bitartean, Bodegas Aroak eta Naparbier garagardo naturalaren markak ardo edo garagardo bat hartzera gonbidatuko du Abre la Muralla zikloko publikoa. Halaber, Baluarteko Kafeak aretoan ipiniko den barra zerbitzatuko du.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.