Abba talde suediarraren abesti ezagunenak Baluarten entzun ahalko dira berriz ere, apirilaren 28tik maiatzaren 1era, Mamma Mia! musikalaren hari eroale bezala. Ikuskizun honen buru Nina abeslari ezaguna izango da, bertan antzezpena, musika, kantatzea eta umorea nahasten direla. Chiquitita, Dancing Queen, Knowing Me Knowing You, Mamma Mia eta Money Money Money izango dira, besteen artean, bi ordu eta erdiz musikalean publikoa kantarazi eta dantzaraziko duten abestiak. Broakway-n musikalik arrakastatsuenetarikoa den honek Nina izango du gurean protagonista. Londreseko Prince Edward antzokian 1999an estreinatu zenetik, Mamma Mia! aparteko musikal bilakatu da. Mundu osoan 54 milioi pertsonek baino gehiagok ikusi dute jada, 440 hiritan taularatu da eta londrestar West End-en 16 urtez etengabe programatuta egon ostean, egun arrakasta handiz taularatzen da
.
Donna: Nina
Sophie: Clara Altarriba
Tanya: Olga Hueso
Rosie: Eva Diago
Sam: Albert Muntanyola
Javi: Nando González
Bruno: Paul Berrondo
Sky: Carlos Solano
Eddie: Cisco Lara
Chilly: Jonnhy Varo
Ali: Lydia Fairén
Lisa: Laura Enrech