Munduan musikal entzutetsuenetarikoa den Mamma Mia! taula-gainera eramatearen ametsa udara hontan errealitate bilakatu zen Marcillako Musika Banda Gaztea, Marcillako Candilejas Antzerki Taldea eta Marcillako Dantza Taldeari esker. Nazioarteko musikal hau, ‘made in Marcilla’ bertsioan Baluartera helduko da orain. ABBA talde ezagunaren abesti ospetsuak hari-gidari dituen musikal honetan publikoak Chiquitita, Dancing Queen, Mamma Mia edo Gime, Gime, Gime bezalako gaiak entzuteko parada izango du. Nafar Erriberako herri hontako 100 bizilagunek baino gehiagok hartzen dute parte ekoizpen honetan, aktore, kantari, dantzari, diseinatzaile, jostun, ile-apaintzaile eta boluntarioen artean.
Musika zuzendaria: José Javier Malo
Eszena zuzendaria: Javier Merino
Koreografien zuzendaria: Vanesa Calvo
Marcillako Musika Banda Gaztea
Candilejas Antzerki Taldea
Marcillako Dantza Taldea
* IRAUPENA: I Atala: 70 min. –atsedenaldia– II. Atala: 50 min.