Manolo García-ren disko berria, Los días intactos, iragan urrian plazaratu zen eta ondoz ondoko hiru astetan Espainian salduenen zerrendan lehenego postuan egon zen. Salmentan jarri eta egun berean Platino Disko bilakatu zen eta dagoeneko Platino Disko hirukoitza lortu du. Datu hauek Manolo García-ren estudioko bosgarren lanak duen harrera apartaren erakusgarri dira. Los días intactos diskoak hamalau abesti berri ditu, hauen artean Un giro teatral eta Sombra de la sombra de tu sombrero. Manolo García egungo espainiar pop/rock-aren ezinbesteko artista da. Abeslari eta musikagileak –margolaria bere tarte libreetan– desagertutako El último de la Fila taldeko kide bezala lortu zuen ospea 90. hamarkadan. Bakarlari bezala bere lan guztiek, Arena en los bolsillos-etik hasita, arrakasta lortu dute.