¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
'Blues On The Rock Bus' zikloa
15 maiatza, osteguna 20:30etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: Imaginascene

Marc Ford

Elijah Ford eta Phantom Limb britaniar konboaren kideekin

Californiako Los Angeles hirian jaio zen Marc Ford 1966ko apirilaren 13an. Musika munduan 80ko hamarkadaren bukaeran hasi zen Burning Tree taldea sortuz, rock indartsua jorratzen zuen talde honekin disko bat grabatu zuten. Gutxi saldu zen disko hura, baina kritika ezin hobeak izan zituen, honi esker taldea AEBetan zehar The Black Crowes taldearen kontzertuak zabaltzen aritu zen. Handik gutxira Jeff Case gitarra jolea The Black Crowes taldetik bota zuten eta Ford berari eskaini zioten bere lekua hartzeko aukera, honek ez zuen birritan pentsatu eta laster hasi zen beraiekin lanean. Handik hilabete gutxira taldeak The Southern Harmony and Musical Companion (1992) diskoa grabatu zuen, seguruenik 90eko hamarkadan grabatu den Rock diskorik garrantzitsuenetarikoa. Gerora, Marc Ford gitarra jotzaileak bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Orain, bere seme Elijah Ford etaPhantom Limb britaniar konboaren kideekin batera Baluartera dator, Imaginascene-k bultzatutako Blues On The Rock Bus zikloaren baitan, bere azken diskoa aurkeztera: Holy Ghost.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.