Marc Minkowski oso gazte hasi zen zuzendaritzan, Pierre Monteaux Memorial School (Estatu Batuak) eskolan ikasi zuen Charles Bruck-ekin. 20 urte zituela Les Musiciens du Louvre taldea sortu zuen, musika barrokoan oinarriak hartzen zituen taldea zen hura, laister Purcell eta Haendel-en lanetaz egiten zituen interpretazioengatik arrakasta nabarmena lortu zuena. Arrakasta horrek taldearen errepertorioa zabaltzera bultzatu zuen, musikaren alde klasiko eta sinfonikoak hausnartuz; Frantziako opereta zein musika barrokoan sakondu zuen, beti ere XIX. Mendeko musika ahaztu gabe. Minkowskik zuzentzen duen orkestraren soinuak oso estilo pertsonal eta bereizia lortzen du, eta hori da duda izpirik gabe Marc Minkowski Frantziako “Arte eta Letren Ofiziala” bezala izendatua izanaren arrazoietako bat. Deutsche Grammophon diskaetxearendako eginiko grabazioen artean duela bi urte Cecilia Bartolirekin grabaturikoa nabarmentzen da (Opera proibita), abeslari italiarrak Baluarten interpretatu zuena ain zuzen ere. Les Musiciens du Louvrek Haydn-en Londreseko Sinfonietako hiru joko dituzte Baluarten; 101, 103 eta 104a.
EGITARAUA
Lehenengo atala
Sinfonía nº 101 en Re mayor, El reloj (30 mn.)
Adagio. Presto
Andante
Menuetto: Allegretto
Vivace
Sinfonía nº 103 en Mi bemol mayor, Hob. 1/103, El redoble del tambor (28 mn.)
Adagio. Allegro con spirito
Andante più tosto allegretto
Menuetto
Finale: allegro con spirito
Bigarren atala
Sinfonía nº 104 en Re mayor, Hob. 1/104, Londres (30 mn.)
Adagio Allegro
Andante
Menuetto: Trio
Finale: Spiritoso