Bizitza osoa izenburupean, abestiaren dama handiak bere kanta ezagunenak eskainiko ditu. María Dolores Praderak bere bizitza profesionalari errepasoa eginen dio Baluarteko kontzertuan eta genero desberdinak taularatuko ditu: bolero, rantxera, fado, etab. Baina kanta famatuak entzuteaz gain, hala nola, La flor de la canela, El rosario de mi madre edo Amarraditos, publikoak Carlos Cano, Miguel Matamoros eta Los Sabandeños taldearen doinuez gozatu ahal izango dute.
Iraupena: 75' (atsedenaldirik gabe)