¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2015eko Amateur Antzerki Zikloa
7 ekaina, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Maribel y la extraña familia

Puntido Teatro

Tafallako Puntido Teatro konpainiak Maribel y la extraña familia taularatuko du, Miguel Mihura dramagilearen komedia onena. Antzerkiak prostituta lanetan diharduen emakume ausart baten istorioa darama taula-gainera. 1959an Antzerkiaren Nazioarteko Saria lortu zuen Miguel Mihuraren antzezlan honek garaiko maitasun istorio bitxi eta dibertigarria kontatzen du. Marcelino gaztea Maribelez maiteminduko da eta honen familia neska gaztea beraiekin geratu dadin saiatuko da.

Jaione Urtasun eta Xabier Flamarique-ren zuzendaritzapean, 2011an Tafallan sortutako amateur konpainia honen 10 aktorek eszenaratuko dute Maribel y la extraña familia obraren bertsio hau. 2015 urte hasieran Espainiako Antzerki Amateur Konfederazioaren ohorezko aipamena jaso zuen Puntido Teatrok, Calderón de la Barca-ren El gran teatro del mundo lanaren moldaketarengatik.


Aktore-zerrenda:
Chus Lorenzo
Esperanza Iriso
José Mª Larrasoaña 'Buli'
Isabel García
Mariano Indart
Olga Asurmendi
Feli Iglesias
Maite Berrade
Teresa Ballesteros
Vicente Olcoz

Zuzendaritza: Jaione Urtasun Y Xabier Flamarique


* Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.