Merche talentu handienetako abeslaria da eta musikak Espainian eman duen emakume-ahotsik boteretsuenetakoa baita ere. Bere urrezko eta platinozko diskoek eta Grammy latino sarietarako lortutako izendapenak jendearen aintzatespena frogatzen dute. Diskoz-disko eta abestiz-abesti hazten den artista da, nortasun eta naturaltasun handikoa. 15 urtetako karreran 7 lan plazaratu ondoren, Merchek bere 8. diskoa aurkezten du, #Deotramanera deritzona. Bertan, artistak egungo soinu freskoz betetako doinu berriak eskaintzen ditu, besteak beste #Pasajeros eta #Noche De San Juan single berriak. Bere lantaldeak lagunduta (musikari eta dantzariak), Merchek martxotik aurrera indar eta pasioz betetako #TOUR2018 bira eskainiko du. Bira honek publikoa hunkitzea lortuko du, haien barre eta negarra eragitea, baita artistaren erritmo dantzagarrienekin herabetasuna galtzea ere. Zalantzarik gabe Merche abeslariaz %100 gozatzeko ikuskizuna.