Guztiz ezberdinak diren bi munditatik datoz bi musikariok. Michel Camilo Dominikar Errepublikan hazi zen, baina New Yorketik hurbil bizi izan da 1979tik. Bere erregistroari Karibeko eta latindar elementu ugari gehitzen dion jazz piano-jolea da. Tomatito berriz bere sorterrian, Espainian, du bizilekua. Ijito familia batean jaioa, flamenko gitarra-jole garrantzitsuenetako bat bezala onartua da gaur egun. 1997an, Bartzelonako Jazz Jaialdia zela eta hasi ziren biak elkarrekin jotzen. 40 kontzertuen ostean, “Spain” grabatu zuten 2000an, beren unibertsoa ezberdinak elkartzen zituen diskoa. Kalitate handiko flamenko eta jazz nahasketa horrek, Grammy latindarra irabazi zuen. Erlazioa egonkortuta, “Spain again” kaleratu dute aurten, hego Espainiako hariak eta tekla afroamerikarren arteko nahasketa bereziaren jarraipena.