¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Musika
2 iraila, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Miguel Bosé

Papito Tour

30 urteko ibilbide profesionalaren ostean, Miguel Bosék bista atzera botatzeko geldialdi bat egin du. Helburua: entzumen berriarekin bere abesti zaharrak aztertu eta grabazio berriak egitea jadanik lortutako heldutasunarekin. Asmo honen emaitza "Papito" bere azken lana izan da, estatuko eta nazioarteko artista nagusien partaidetzarekin egina. Sormen jai ikaragarri batean murgilduta, gaur egungo beslari arrakastatsu hauek Boséren ibilbide distiratsua ospatzeko beren ahotsak batu dituzte. Hauen artean: Alaska, Ricky Martin, Shakira, Juanes, Laura Pausini, Alejandro Sanz, Michael Stipe edo Paulina Rubio. Gauzak horrela, Miguel Bosék bere abesti klasikoak egungo soinuetan murgilduta aurkezten ditu; Amante Bandido, Sevilla, Los niños no lloran, Morena mía, Bambú, Como un lobo...

30 urte dira 1977. urtean Miguel Bosék Linda abestia José María Íñigok zuzentzen zuen "Esta noche es fiesta" telebista saioan abestu zuenetik. Hura izar baten jaiotza izan zen. Estatuko pop-aren artista historikoa izanagatik, diskan parte hartzen duten lagun askok Miguel Bosé "Papito" deitzen dute.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.