Pop-rock kontzertuak zuzenean familiartean
31 martxoa, igandea
17:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Brandok S.L.
Minimusic: Nazioarteko Rock musika ezagutzen
Minimusic-ek familia osoari eskainitako zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten du. Gozatu pop-rock musikako lehen kontzertu-zikloaz, zuzeneko musikarekin eta ipuin-kontalariekin. Nazioarteko rock handiaren historian barnako bidaia dakarkigu oraingo honetan, 50eko hamarkadatik gaur egunera arte. Chuck Berry eta Creedence Clearwater Revival taldeekin hasi eta Ramones, Depeche Mode, The Doors eta Red Hot Chili Peppers bandekin, Rolling Stones, Led Zeppelin, Deep Purple, AC/DC, Guns and Roses edo Queen ahaztu gabe.
Hunkitu egingo zara bizitza osoan zehar bidaide izan dituzun rock-ereserki handienekin, orain etxeko txikienekin partekatu ahalko dituzunak. Nice Price luxuzko rock-bandak joko du tributu hau, aparteko ikuskizuna emango duenak aukeratutako errepertorioaren eskutik, bai helduentzat, bai haurrentzat.