Gabonak, Gospel erritmoan. Hallelujah! lanak ibilbide sakona proposatzen du, sustrai erlijioso sakonak dituzten XIX. mendeko abesti espiritualetatik hasi, eta protesta abesti eta askatasunaren aldeko martxei omenaldia egiteko. Bertan, Oh Happy Day! bezalako abestiak entzun ahal izango dira. Handituz doan hitz eta musika zurrunbiloak ikuskizunarekin bat egitera bultzatzen ditu ikus-entzuleak; hain zuzen ere, ikuskizun hau Gabonetako klasikoa bihurtu da dagoeneko. Musika beltzaren ahots handiak bueltan dira, eta proposamen berritua dakarte, ikus-entzuleak hunkitzeko asmoz, funk eta blues erritmoekin edertutako bizitasunarekin eta espiritualtasunarekin. Mississippi Gospel Choir 20 artistaz osatuta dago, eta Gospelaren historia islatzea lortzen dute, musika honen sustraietatik egiten duten ibilbide paregabean. Abesti ezagunen bitartez, muga oro baino harago doan bake eta elkartasun mezua helarazten dute, eta sekulako ereserkiak sortzen dituzte, ikus-entzuleak berotasunez kutsatzeraino.