Gospel musikaren izen handienetarikoa den Mississippi Mass Choir Baluartera helduko da 1997an lortutako Gospel Koru Onenari Grammy saria eskuetan duela. 1988an sortutako Mississippi Mass Choir-ek hainbat sari lortu ditu gospel musikari lotutako ekarpenengatik: Stellar, Soul Train eta Dove. Koruak konta ezin ahala jira egin ditu Estatu Batuetan, Europan, Japonian eta Hego Amerikan. Jackson Southernaires mitozkoetako kide eta Malaco Recordseko Gospel saileko arduraduna zen Franck Williamsek sortu zuen Mississippi Mass Choir, baina egungo musika zuzendariak Jerry Smith eta David R. Curry dira. Azken honen zuzendaritzapean zortzi disko grabatu ditu, guztiekin Billboard aldizkari entzutetsuko Gospel zerrendako lehen tokiak lortuz. Iragan 2006ko abenduan bere europear biraren barnean egin bezala, koruak Baluarten Eguberri-kantei eta tradiziozko gaiei oso-osorik eskainitako egitaraua aurkeztuko du.
* Iraupena: 90'