Monte Carloko Baletak, Europako talde garrantzitsuenetakoa dena, azaroaren 12an Baluarten aurkeztuko du, Sergei Prokofieve-en musikarekin, Perrault-en fabula ospetsua, 1939an Errauskine ipuinaren inguruan konposatutako baletaren bertsioa. Zerbitzari gaztearen irudia leundu nahi zuen, pertsonaiari gizatasuna emanez. “Errauskine ez da maitagarrien ipuin soil bat –adierazi zuen Ukraniako konpositore handiak-, baizik eta sentitzen duen gizaki bizidun bat, eta bere patuak matxinarazten gaitu”. Moldaketa honetarako, Jean Christophe Maillot, Monte Carloko Baletaren zuzendariak, munduan zehar kritika positibo asko jaso dituen koreografía sortu du. 1993an konpainiaren ardura hartu zuenenean, Maillotek Hannoverreko printzesak (erakundearen lehendakariak) eman zion agindua bete du: “metodo eta helburuak berritu taldea modernizatzeko”.
Koreografo-Zuzendaria: JEAN CHRISTOPHE MAILLOT
Musika : SERGEI PROKOFIEV
Eszenografia: ERNEST PIGNON ERNEST
Jantziak: JEROME KAPLAN
Argiak: DOMINIQUE DRILLOT
Lehen emanaldia Monte-Carloko Operan 1999ko apirilaren 3an izan zen
Hiru ekitaldiko baleta
I Ekitaldia: 43’ - atsedenaldia- II Ekitaldia 30’ - etenaldia - III Ekitaldia: 22’