Montserrat Caballek, Espainiako operaren erreginak, opera aria eta duoez osaturiko errezitaldia eskainiko du Baluarten Montserrat Martí, bere alaba, eta Albert Montserrat tenorra parean dituelarik. Piano jolea Manuel Burgueras izango da. Kontzertu berezi honetan soprano kataluniar apartaren izenpean lirikaren egundoko hiru ahots batuko dira.
Izan ere, Montserrat Caballé nazioarteko lirikaren ahots espainiarra da, dudarik gabe. New Yorkeko Carnegie Hall antzokian debuta gein zuenetik, 90 pertsonai baino gehiago irudikatu ditu arrakastaz beteriko ibilbide profesional zabal batean. Orain, lehengo distira igaro denean, artea, sentikortasuna, teknika eta publikoarekiko horren hurbila egiten den ahots helduaren izana agertzen zaigu, horrenbeste arrakasta lortu dituen ahots bera. Guzti honen ondorioz, Montserrat Caballék antzezpenak eta errepertorioak zehazki aukeratzeko luxuaz gozatzeko aukera lortu du.
Monterrat Martí bere alaba, bien bitartean, amaren arrakasta lortu gabe, gustu handiko abeslari zuhurra dugu, duela bi urte José Brosekin bisitatu gintuenak kontzertu itzel bat eskainiz. Albert Montserrat, bere partez, Bartzelonako tenorra da baritono moduan hasi zen arren. Espainiako antzokietan gertatutako opera askotan protagonista izan da, bereziki jaio zen hiriko Liceoan, eta Frantzia eta Alemanian ere abestu du. Hemendik gutxira Austrian egingo du debuta, Vienako Konzerthaus-ean ain zuzen ere.