New York, Miami, Madrid, Mexiko, Milan eta Bartzelonatik igaro ondoren Music Has No Limits (MHNL) ikuskizun bikaina Baluartera dator. Espainiar batek sortutako emanaldia, nazioarteko talentu onenarekin, musikaren munduko ohiko mugak hausten ditu opera, rock, house, musika klasikoa, dance, gospel eta jazz musika oholtza gainean elkartuz. MHNL kontzertuan Michael Jackson, U2, Laurent Garnier, Queen, Avicii, Barbra Streisand, The White Stripes, The Police, Rihana edo Adele bezalako artista eta talde entzutetsuen arrakasta handiak berritzen ditu, eta haien artean, Giacomo Puccini eta beste zenbait klasiko. MHNL ikuskizunaren sortzaile Miguel Depáramok azaltzen duenez, “El Circo del Sol-ek egiten duenaren antzeko zerbait musikarekin egin nahi dugu. Ez ditugu soilik bertsioak egiten, generoen arteko ustekabeko nahasketa proposatzen dugu”.