Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
8 martxoa, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Musika eta zine gaua
Musika eta zine gaua kontzertua Juan Antonio Bayona zinegilearen eta Fernando Velázquez musikagile eta zuzendariaren arteko elkarlanekin handiagotutako esperientzia musikala da. Hitzorduak publikoak musikaz nahiz orkestraz gozatzea du helburu. Ekoizpen honetan nabarmentzekoa da pelikulen irudiak (fotogramak) proiektatuko direla; baina publikoaren arreta hoien bidez lortzea eta orkestra osagarri bilakatzea ez da helburua. Kontzertu berezi honen xedea da pelikulen kontaketa aditzera ematea eta gogora ekartzea eta fotogramen bitartez (15-20 film bakoitzeko) musika-bizipena handiagoa egitea, pelikulak ikusi dituztenentzat eta baita ikusi ez dituztenentzat. Musika-pieza bakoitzaren aurretik, Fernando Velázquezek sarreratxo bat eginen du.
PROGRAMA
• El orfanato, Suitea (19´)
• Lo imposible, Suitea (18´)
• El secreto de Marrowbone, Suitea (12´)
• Un monstruo viene a verme, Suitea (18´)
• El hombre esponja, Suitea (6´)