Boris Godunov operak, Eugenio Oneguin eta Mtsensk-eren Lady Macbeth-ekin batera, errusiar operaren hirukote entzutetsua osatzen du eta munduko antzoki gehienen ohiko errepertorioaren parte da. Pushkin-en draman oinarrituta dago eta Errusian hautatutako lehen tsarraren erregimena kontatzen du. Mussorgsky-k Boris Godunov-en drama psikologikoan jartzen du arreta, boterea lortzeko dena galtzera prest dagoen agintari makiavelikoaren paradigma. Lehenik eta behin, tsarra aldarrikatzeko herriaren borondatea tiranizatzen du. Baina laister ezagutuko dugu Boris-ek Dimitri zarévich-a hil ondoren tronua lortu duela. Eldarnioak eta ausikiak onartzeko gaitasunik gabe, erruak gaixotuko du eta antzinako erregimen feudalean kolapsoa eragingo du. Taula-gainean berrehun musikari baino gehiagoren partaidetzarekin, musikak ez du publikoa une bakar batez ere axolagabe uzten. Kontzertuan Frantziako orkestra nabarmenenetariko bat arituko da, Espainiako koru onenetarikoa eta Moskuko Mariinsky antzokiko bakarlariak (non, gainera, 1874an opera hau estreinatu zen), guztiak Europako zuzendarien artean apartetariko bat izatera deituta den Tugan Sokhiev osetiar gaztearen zuzendaritzapean.
ZERRENDA
Boris Godunov FERRUCCIO FURLANETTO
Xenia, hija de Boris ANASTASIA KALAGINA
Fiodor, hijo de Boris SVETLANA LIFAR
La nodriza de Xenia SARAH JOUFFROY
El príncipe Shuiski JOHN GRAHAM HALL
Andrei Chelkalov GARRY MAGEE
Pimen, monje historiador AIN ANGER
Grigori, el falso Dimitri MARIAN TALABA
Varlaam, monje ALEXANDER TELIGA
Missail, monje VASILY EFIMOV
La posadera HELENE DELALANDE
El inocente STANISLAV MOSTOVOI
Mitiushka /
Nikitich, oficial de policía PAVEL CHERVINSKIY
Un boyardo de la corte VLADIMIR KAPSHUK
Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala
Donostiako Orfeoia
Zuzendari musikala: TUGAN SOKHIEV
Koruko zuzendaria: JOSÉ ANTONIO SAINZ ALFARO
* Iraupena: 120 minutu (atsedenaldirik gabe)