¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
9 iraila, ostirala 20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: CMC Garaikideak

NAK 2022 - Ensemble Sinkro

KONTZERTUA: “CÓDIGOS DE ESCUCHA” 
ENSEMBLE SINKRO 
NAK KONTZERTUAK: Zientziaren mitifikazioa
 
Obrak: Z. F. Gerenabarrena, F. Ibarrondo, J. L. Campana, M. Urquiza eta I. Urrutia

Zientziaren hasieratik, jarduera zientifikoaren muinean intseguritatea eta espiritu kritikoa egon dira, eta, hala ere, komunikabideek zientzia mitifikatzen dute. Gaur egun esaten da gure gizartea zientziaren menpe dagoela, baina, hala ere, zientziaren inguruko albisteak ez dira batere zientifikoak. Logoak esnatzen ez gaituen bitartean, zientziaren ikuspegi mitikoan mantenduko gara.
 
Obra musikal berri bat sortu baino lehen informazio zientifiko eta teknikoaren ikerketa sakona egin behar da lanak oinarri sendoa izan dezan. Hala ere, obra horren jatorria txundituta uzten gaituen antzinako mito batean egon daiteke. Beraz, motibazioak, garapena eta emaitzak plano desberdinetan orekatu daitezke, lan bakoitzak adierazi nahi duen kontzeptua aberastuz.
 
Gaur egungo konposizioak bide desberdinak irekitzen ditu eta konpromezuak ezartzen ditu honako maila desberdinetan: 
Zientziak eta teknologiak eskaintzen digutenaren aurrean jarrera kritikoa hartzea.
Garrantzi sozial eta ekonomiko handiko adierazpen artistiko baten bidez azalpenak bilatzea, irtenbideak proposatzea edota eztabaida bat planteatzea. 
 
Lege fisikoen ezagutzak soinuaren portaera akustikoa arautzen du. Kode horiek egungo musika osatu, zabaldu eta entzuteko moduak zehazten dituzte. Gaur egun teknologia berriek estetika musikal desberdinek musika entzuteko modua mitifikatu dute, ikuspegi bakarreko patroiak hedatuz.  
 
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren baitan Sinkro Ensenble taldeak Baluarten emango duen kontzertuan entzungo diren obretan musika entzuteko modu desberdinak proposatzen dira, pertzepzio-maila desberdinak aurkeztuz. Interpretazioaren bidez, konpositorearen pentsamendua transmititzen da eta aldi berean, entzuleari musika era askotan sentitzeko aukera ematen zaio.  Azken finean, musika garaikideak persona guztien eskura dagoen gauza xumea eskatzen du: entzute aktiboa. 
 
 
Victor Parra, biolina
Esti Oraá, biolontxeloa
Sergio Gutiérrez, pianoa
Koldo Sagastume, electronika

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.