10. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Eraikitzen'
5 apirila, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
PROGRAMA
I. Zatia
Benjamin Britten
Sinfonía simple, opus 4
Franz Schubert
2. Meza, Sol maiorrean, D 167
II. Zatia
Ludwig van Beethoven
6. Sinfonia, Fa maiorrean, opus 68 “Pastorala”
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Ganbera Abesbatza (Zuzendaria: David Guindano)
Zuzenaria: Manuel Hernández-Silva
Bakarlariak:
María Ayestarán Garralda, sopranoa
Juan Antonio Sanabria, tenorea
Javier Povedano, baritonoa
Musikako bi jenio bizi izan ziren Vienan, XIX. mendeko lehen hamarkadetan, baina ez dago biok elkar ezagutu izanaren frogarik. Haietako bat, maisu handia, sinfonia irauli eta haren planteamendu klasikoenetik genero hori handietsi eta eredu erromantiko bihurtu zuena; bestea, askoz ere gazteagoa, senezkoa, harrigarriki trebea melodiarako eta poesiaren adierazpen dramatikorako. Beethovenek eta Schubertek Erromantizismoaren ateak ireki zituzten eta, haien aurrekoak baztertu gabe, sekulako aurrerapausoa eman zuten adierazpen musikalaren hizkuntza berrirantz. Haien lanetan sentiberatasunez bizi dira natura, bizia eta heriotza, finezia eta indarra. Handik mende batera baino gehiagora, maisu ingeles handi batek, Benjamin Brittenek, bien ondarea jaso, klasikoa eta modernoa, eta sentiberatasun nahiz dotorezia harrigarriz blaitu zituen bere orkestra-lan zoragarriak.