3. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
15 azaroa, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Josep Pons
PROGRAMA
I. Atala
Gabriel Fauré
Pavane op.50
Juan Manuel Cañizares
Al Andalus kontzertua, gitarra eta orkestrarako
Juan Manuel Cañizares, gitarra
II. Atala
Richard Strauss
El burgués gentilhombre suitea
2017ko abuztuan, Iruñeak handizki bizi izan zuen Flamenco on Fire jaialdia, haren barnean lankidetza baliosa egin baitzuten elkarrekin Juan Manuel Cañizares gitarrista eta konpositoreak eta orkestrak. Izan ere, Paco de Lucía adiskidearen oroitzapenetan, Cañizaresek Al-Andalus kontzertua ondu zuen. Bada, gure orkestra-zuzendaririk nazioartekoen eta sarituenetako batek, Josep Ponsek, lan horixe bera zuzenduko du; halako geldialdi bat (beharrezkoa) izanen da egun honetako bidaia interesgarrian. Izan ere, Fauréren Pavana sotil eta delikatua entzunen baita, bai eta Richard Straussek Molièreren omenetan konposatutako Le Bourgeois gentilhomme suiteari darion orkestra-antzerkitasun liluragarria ere.