6. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
17 urtarrila, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zizendaria: Manuel Hernández-Silva
PROGRAMA
I. Atala
Édouard Lalo
Symphonie espagnole biolin eta orkestrarako op. 21
Ellinor D'Melon, biolina
II. Atala
Xavier Montsalvatge
Bost Abesti Beltz soprano eta orkestrarako
Raquel Andueza, sopranoa
Claude Debussy
Petite Suite
Joaquín Turina
Dantza Fantastikoak
Programa hau aparteko kolorez nahiz zuzeneko sinestesiaz beterik heldu da, tinbreei, ahotsei eta orkestrari dagokienez. Izan ere, Debussyren Petite Suite lana entzunen dugu, Büsserrek orkestratua, miniatura iradokitzailez hornitua; lanari darion xarma ahaltsuak mundu sinbolista finean eta inspiratzailean barneratuko gaitu. Bestetik, gozamen hutsa izanen da Xavier Montsalvatgeren Cinco Canciones Negras lanaren nota dotore, fin eta poetikoak gure Raquel Andueza maitearen ahotsean entzutea. Gainera, Turinaren Danzas Fantásticas lanaren indarrak gainezka eginen du. Lalok bere Sinfonía española lana eskaini zion Sarasateri. Laloren inspirazio-iturria exotismo espainiarra izan zen, eta hain zuzen ere, exotismo hori Ellinor D’Melon gazte birtuosoaren eskutik entzunen dugu, talenturik handienetakoa baitu egungo biolin-jotzaileen artean.