10. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
17 apirila, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Christian Vásquez
KONTZERTUA ATZERATU DUTE
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, kontzertu hau atzeratzen da.
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.
PROGRAMA
I. Atala
Gustav Mahler
Blumine
Gustav Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
Alfonso Mujica, baritonoa
II. Atala
Piotr Illich Tchaikovsky
1. Sinfonia Sol minorrean op. 13 Neguko ametsak
Patuak kolpatutako munduan alderrai dabilen ibiltariaren poesia izan zen Mahlerren inspirazio-iturri, puskaz lehenago Schubertena izan zen bezala. Edertasuna, natura eta heriotza osagai dira Mahlerrek bere Lieder eines fahrenden Gesellen lanetan ondutako unibertso lirikoan; askotan Alfonso Mújica baritono uruguaiarraren ahots ederrean biziberritutakoak. Ibiltari haren goizeko ibilaldiaren adierazpen alai hura -Mahlerrek bere TitanSinfonian Blumine atalarekin batera berrerabilia- batu eginen da Txaikovskik amestutako neguko bidaiarekin bere Lehen Sinfonia Nikolai Rubinsteini eskaintzean. Bidaiari darion poesia du inspirazio-iturri Christian Vasquez zuzendari gazte konprometituak, haren esanetan musika baita mundua eraldatzeko modurik onenetako bat.