11. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
24 apirila, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
KONTZERTUA ATZERATU DUTE
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, kontzertu hau atzeratzen da.
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.
PROGRAMA
I. Atala
Johannes Brahms
Piano eta orkestrarako 2. kontzertua Si b Maiorrean op. 83
Javier Perianes, pianoa
II. Atala
Johannes Brahms
1. Sinfonia Do minorrean op. 73
Brahms sakona eta zorrotza da beti bakarlariekin, orkestrekin nahiz publikoarekin. “Hautatuak” -adiskide Schumannek hartaz esan bezala- garaitu egin zituen Beethovenen itzal erraldoiak eragindako beldurrak, eta horrela, sinfonia-lan helduak oparitu zizkion munduari, guztiak ere eraikuntza tematikoko adibide izugarriak. Piano-jotzaile bikaina eta artista osoa, Javier Perianes huelvarrak errepertorioaren beste gailurretako bat jorratuko du, hots, Pianorako 2. Kontzertua, izaeraz zaila, indartsua eta ahaltsua, grinatsua; ia sinfonia bat pianorako, ganbera-musikaren gardentasunaz hornitua esparru sinfonikoan. Brahms beti erraldoi.