KONTZERTUA ATZERATZEN DA
Baluarte Fundazioak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2021-22 denboraldiko laugarren abonamendu programa -Maisuaren itzulera- atzeratzea erabaki du talde artistikoko hainbat kidek COVID-19an positibo eman ondoren. Kontzertuan Emilio Arrietaren San Franco de Sena zarzuelaren berrestreinaldia eskaini behar zuten Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Alejandro Roy eta Beatriz Díaz bakarlariek, eta AGAOko abesbatzak, Óliver Díaz maisuaren zuzendaritzapean. Nahi dutenek, sarreren zenbatekoaren itzulera eska dezakete.
-------
XIX. mendeko musikagintza espainolaren erabateko ardatza izanik, Emilio Arrietak hamarkadetan lan egin zuen opera espainol peto-petoa errotzearen alde, Madrilgo publikoaren aurrean San Franco de Sena bere zartzuela 1883an aurkeztu zuenean. Sekulako arrakasta izan zuen, baina lana ez zen berriz ere interpretatu. Gaur egun arte. Izan ere, merezi bezala berraztertu eta berrargitaratua, gure orkestrak eta AGAOko abesbatzak berrestreinatuko dute. Horra hor omenaldia nafar maisuari, irrika handiz espero bezalakoa, bere jaiotzaren bigarren mendeurrenean.
PROGRAMA
Emilio Arrieta (1821-1894)
San Franco de Sena *
Drama lirikoa hiru ekitalditan / Zarzuela
*Edizio kritikoaren erabateko estreinaldia
Franco · Alejandro Roy, tenorra
Lucrecia · Beatriz Díaz, sopranoa
Federico · Ángel Ódena, baritonoa
Mantso · Manuel Fuentes, baritono-baxua
Dato · Julen Jimenez, tenorra
Lesbia · Itsaso Loinaz, tiplea
Patricio Poncela, narratzailea
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Operaren Lagunak Gayarre Elkarteko abesbatza lirikoa (AGAO)
Aizaga abesbatzaren parte-hartzearekin
Óliver Díaz, zuzendaria