Zintzoak eta libreak beren sormenezko bideetan, Brahmsek eta Montsalvatgek, bakoitzak bere unean, aurrez aurre begiratu zieten klasikoei eta haiek bururaino eramandako formak berritu zituzten. Brahmsek, gaiak eta ehundurak ontzeko gaitasun bikainarekin, eta bere sinfonismo “heroikoaren” melodia itzelekin. Montsalvatgek, berriz, bere interpreteei partitura argitsuak oparituz, guztiak bikainak, hala nola Concierto Capriccio lanaren bidez, Cristina Montesek interpretatuko duena.
PROGRAMA
I. Atala
Xavier Montsalvatge (1912-2002)
Concierto-capriccio harpa eta orkestrarako
II. Atala
Johannes Brahms (1833-1897)
3. Sinfonia Fa Maiorrean, op. 90
Cristina Montes Mateo, harpa
Christian Vásquez, zuzendaria
Programaren osagarri, otsailaren 16an entzunaldi iruzkindu bat eginen da
Iraupena: 30' + 35'