Opari bikainak benetan orkestra batentzat, hots, Bartoken Kontzertua eta Txaikovskiren Beltxargaren Aintziraren suitea, eta aldi berean, erronka musikari bakoitzarentzat. Xarmaz, misterioz eta bizitasunez beteriko lanak dira istant bakoitzean eta orkestrako kide bakoitzarentzat, emozio eta mezu sorta zabala gurutzaturik; liluragarriak dira inspirazioz, argien eta itzalen artean; adimentsuak, beren barnean ezohiko jenialtasunez jantzitako ezusteak ezkutaturik. Bi handi, zalantzarik gabe, Txaikovski eta Bartok.
PROGRAMA
I. Atala
Piotr Illich Tchaikovski (1840-1893)
Zisneen aintzira balletaren suitea, op. 20a
II. Atala
Béla Bartók (1881-1945)
Orkestrarako kontzertua, BB 123
Iván López Reynoso, zuzendaria
Programaren osagarri, martxoaren 16an entzunaldi iruzkindu bat eginen da
Iraupena: 30' + 35'