Hazi ziren lurraldeetako musikaren funtsari lotu zitzaizkion, beren lanak iman bihurturik publikoarentzat. Eragozpenak, kritikak eta zentsurak gainditu zituzten; zuhaitzen azpian gerizpetu ziren eta kantu egin zioten itsasoari, eta kantu ere, gauari. Errumaniar kutsuko jolas modal zoragarriekin, Ligeti eta Kodály, kontraste bizien artean. Oihanen isiltasunean, Sibelius, xarma mugagabeko biolin batekin. Ibai lasai baina geldiezinean nabigatzen, Wojciech Kilar konpositorearen Orawa ederra.
PROGRAMA
I. Atala
Jean Sibelius (1865-1957)
Biolinerako kontzertua re minorrean, op. 47
II. Atala
Wojciech Kilar (1932-2013)
Orawa
Zoltán Kodály (1882-1967)
Summer Evening
György Ligeti (1923-2006)
Concert Românesc
Andrey Baranov, biolina
Michal Nesterowicz, zuzendaria
Iraupena: 30' + 35'